2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

OPORRAK!!!!

Ikasturtean zehar egindako lanak poltsa batean sartu eta  agur esan diogu ikasturteari. Zoragarri pasatu dugu denboraren makinan bidaiatzen, baina dudarik gabe, bidaiarik politenak, egunero ikastolan elkarrekin bizitako momentuak izan dira. Gora Txintxirri, gora gu!




2017(e)ko ekainaren 2(a), ostirala

Naturaz gozatu eta ikasi

Txanelaren 7.gaiari  bukaera emateko, Berriozabaletara irteera egin dute LH2-ko neska-mutilek. Ibilbidean fin aritu dira zuhaitzak identifikatzen, animaliak sailkatzen,... Hau guztia liburuan ondo jaso ondoren freskatzeko eta bazkaltzeko momentua iritsi da. Zoragarri pasatu dute!!!