2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

BOGA BOGA MARIÑELA.........JOAN BEHAR DEGU....

Azken hilabete honetan itsasoan murgilduta gabiltza...euskal baleak, balearen ehiza, nabigatzaileak, euskal pirata eta kortsarioak.... gustura ari dira lanean. Hemen dituzue TXINTXIRRIKO PIRATA TXIKIAK!!! GORA PIRATAK!!

SAHARA

Urrian Iturri Kultur Etxean, Amagala Proiektuan parte hartzen duten Lajwad Elkartea, Institutua eta Txintxirri Ikastolak antolatutako erakusketan izan ginen. Sahara eta saharauien inguruan hainbat gauza ikasteko aukera izan genuen. Abenduan Txintxirri ikastolako ikasle eta irakasle talde bat Saharara bidaian joan ziren.
Azken aste hauetan Errefuxiatuen kanpalekuetara eramateko janari bilketa egiten ari gara. Beraz animatu urtarrilaren 25 a azken eguna da ta!!

EUSKARAZ BIZI ETA HAZI NAHI DUGULAKO….BAI EUSKARARI!!

Abenduaren 3an ikastolan, euskararen eguna ospatu genuen, baina ez ahaztu euskarak 365 egun ditu!!

ERDI AROKO ERAKUSKETA

Guraso eta ikasleentzat erakusketa prest dugu. Urduritasuna nabari izan da goizean goizetik animo. Zorte on!!

2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

ERDI AROA

Erdi Aroa gaia lantzen hasi gara. Hona hemen 2.mailakoek beraien aurreiritzietatik sortutako marrazki bilduma.

INDARKERIARI EZ!!

LH 1-2-ko ikasleek "Derrigorrez, musurik ez!" liburua irakurri eta aztertu dute. Ondoren gelako leihoetan beraien mezuak eta puntu moreak jarri dituzte. GUK ERE INDARKERIARI EZ!!
"Derrigorrez, musurik ez! liburua ikustea nahi izanez gero, klikatu hemen: https://www.youtube.com/watch?v=ZqnTaMtZkAo

LIBURUTEGIRA BISITA

Liburutegira joan gara eta Maite Franco ipuin konatalariak ipuin ezberdinak kontatu dizkigu. Ikasleak gustura egon dira eta ipuinak aho zabalik eta adi-adi entzun dituzte.

ELORRIOKO AUZOETATIK IBILALDIA

Udazkenaren etorrerarekin batera LH 1-2 ko ikasleak Angio, Aldape eta Zenita auzoetatik ibilaldi bat egin zuten Elorrioko auzo ezberdinak ezagutzeaz gain, naturarekin ere izugarri gozatu zuten. Naturak eskainitako materialekin, eraikuntzak egiten aritu ziren. Pozik eta gustora ibili ziren.