2014(e)ko maiatzaren 30(a), ostirala

Zein gozo eta osasuntsua!

Gorputza kanpotik nolakoa den bagenekien, baina barrutik?
Barruko tubo eta kableei izena jarri diegu eta gordeta ditugun organo eta sistemak ikasi ditugu. Eta gorputz osasuntsu bat izateko egin beharrekoa aztertzen ari gara orain: kirol apur bat egitea, hortzak ondo garbitzea, nahikoa lo egitea,... eta nola ez, elikagai gozo eta osasuntsuak jatea. Begira nolako gosaria prestatu dugun!











2014(e)ko maiatzaren 21(a), asteazkena

GOROZIKARA IRTEERA!

Ikaragarri ondo ibili gara
Gorozika aldetik.
Askotan esaten den bezala irudiek mila hitzek baino hobeto azaldu dezakete nola ibili garen!
































Zein dibertigarria den ogia jatea!

Ikastolara lagun batzuk etorri zitzaizkigun, ogia jatea oso osasungarria zela esanaz. Ogia egiteko prozesua azaldu eta ogia ere banatu ziguten gainera!

Musikaren aste berezia

MUSIKAREN ASTE BEREZIAN GAUZA UGARI EGIN DUGU.
MUSIKAK TRANSMITITZEN DITUEN EMOZIO ETA IDEIAK AZTERTZEN HASI GINEN, INSTRUMENTU EZBERDINEN KONTZERTU BAT ESKAINI ZIGUTEN MUSIKA ESKOLAKO LAGUNEK, IKASTOLAKO IKASLE OHI ETA LANGILEEK ERE AZALDU ZIGUTEN MUSIKAREKIN DAUKATEN LOTURA. HORREZ GAIN, MUSIKOGRAMAK JARRAITU ETA DANTZATU ERE EGIN DUGU, ETA NOLA EZ,... MUSIKA SORTU! BEGIRA BEGIRA ZEINEN ONDO PASATU DUGUN!














2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

Agur Grezia, Agur Erroma!

Azkenean amaitu ditugu Grezia eta Erromako lanak. 

Azken asteetan, Erromatarrek egiten zituzten Ubidea eta Koliseoa ere egin ditugu. Ubidea, hiriak ure hornitzeko egiten zituzten uraren bideak dira eta Koliseoan berriz, hanibat ikuskizun publikoez gain, gladiadoreen borrokak ere egiten zituzten. Begira! begira! Laster gai berriarekin hasiko gara!