2017(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena

ZERGATIK DAGO BIZITZA LURREAN?

Planeten kokapena eta beraien ezaugarriak ezagutu ondoren, goian aipatutako galderari erantzuna bilatu nahian laborategira joan gara.
Uraren egoera desberdinak ikusi ditugu, tenperatura aldaketak urarengan duen eragina. Berotasun iturri batetik gertuegi edo urrunegi egotearen garrantzia,...










LEHEN GIZAKIAK GARA!!

Lehen gizakien garaia landu ondoren antzerki dibertigarri bat eskaini zuten LH1-eko neska-mutilek.




2017(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

BEROTASUNAZ DISFRUTATZEN!

Eguzkiaren epeltasunaz eta lagunen berotasunaz gusturago eta arinago pasatzen dira jolas orduak.











2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

BOGA-BOGA MARINELA!

Baaaleeeeeeaaaaaa!!!!!! Baaaaleeeeeea!!! Baaaaleeeea!!!
Talaiariak abisua eman du. Herritarrek txalupak, arpoiak eta xabalinak hartu dituzte eta ehizara joan dira. Orioko azken balearen abestian oinarrituz, azken asteotan landutakoa bikain antzeztu dute LH2-ko neska-mutilek.

Gertatua jarri det
egiaren alde
hau horrela ez bada
jendeari galde
bihotzez  pozturikan
atsegintsu gaude,
gora TXINTXIRRITARRAK
esan beldur gabe!!