2016(e)ko abenduaren 24(a), larunbata

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI BISITAN ETORRI DIRA!!!

Urtero lez Olentzero eta Mari Domingi bisitan etorri dira ikastolara. Eta ez dira esku hutsik etorri, ez, opariz beteta ekarri baitituzte beraien zaku magikoak. Eskerrik asko bikote!!


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON LH2ko GUZTION PARTEZ





2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

ORAINGOAN... ERDI ARORA EGIN DUGU BIDAIA!!

Ikasitakoa erakusteko asmoz antzerki-aurkezpen txiki baina zoragarri bat egin dute LH2-ko neska-mutilek.









2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

ELORRIO ERDI AROAN ETA GAUR EGUN

Gaur DBH1-2-koek LH-ko gazteenei Erdi Aroko pasarte desberdinen antzezpenak egin  ostean, elkarrekin Elorriotik zehar txango bat egitera joan gara. Horren bidez, garai horrek utzitako aztarnak behatu eta aztertu ditugu, elkarri ikasitakoa trukatuz.








2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

2016(e)ko irailaren 27(a), asteartea

Elorrioko auzoetatik ibilaldia

Udazkenari ongi etorria eginez Txintxirritarrok Elorrioko auzo ezberdinetatik ibilaldi bat egitera irten gara. Angio, Aldape, San Juan, Zenita, ArgiƱeta,... Zein ondo pasatu dugun!

 GU ERE NATURAREKIN BAT, ZAINDU ETA DISFRUTATU!!
















2016(e)ko irailaren 15(a), osteguna

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!

Opor luze eta eder hauen ondoren, irrikaz eta pozez gatoz ikasturte zoragarri bat pasatzeko asmoz. Zein ederra den lagunekin une atseginak bizitzea eta esperientziak elkar trukatzea. 

GORA TXINTXIRRI! GORA GU!





2016(e)ko ekainaren 2(a), osteguna

GORA TXINTXIRRI IKASTOLAKO JAIA!

Ikastolako jaian ez gara ez aspertu, ekintza ezberdin pila antolatu baitituzte arratsalde eta gauerako. Guk LH1-2koak ere lanean gabiltza gure ikuskizuna prestatzen. Zer egingo dugun jakin nahi duzuela? Ia ba, begiratu argazkiak eta etorri disfrutatzera!








2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

GREZIA ETA ERROMA

Ave ikastotarum! Antzinako Grezia eta Erromako zibilizazioak ezagutu ditugu. Lan eta lan aritu gara. Txintxirri olinpiadak ere ospatu ditugu! Gu bai gu kirolariak!!! Julio Zesar historiagile eta general ezaguna bezala apaindu dugu burua.  Eta nola ez, Grezia eta Erromako eraikuntza ezagunenetarikoak bisitatu ditugu: kolizeoa eta partenoia.