2019(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

Denok gara KORRIKA!

Korrikako logoetan oinarrituta bere historia ezagutu dute LH1-2-ko ikaskeek. Ezagutzatik eraldaketara!













2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

ITSASOA ZEHARKATUZ MUNDUA EZAGUTU

Itsasoan hara eta hona ibili dira LH2-ko ikasleak, bertako, itsasoko eta beste kontinente batzuetako kontuak ikasten. Euskal Herritik mundura!





2019(e)ko urtarrilaren 26(a), larunbata

Elorrio Erdi Aroan

Erdi Aroan guztiz murgilduta ibili dira LH2-koak. Konde-kondesak, zaldunak, nekazariak, olagizonak, abadeak... inor ez da falta izan  Erdi Aroko Elorrion oinarritutako antzerkian.











2019(e)ko urtarrilaren 16(a), asteazkena

Sumendiari sua dario!!!

Dinosaurioen garaiko paisaia eraikitzerako orduan sumendiak ezin dira falta. Oraingoan laborategira joan dira LH1-ekoak sumendia egiteko erabiliko duten materiala frogatzera. Eta bai, asmatu dute zein osagai behar diren!










2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

Gabonetako ikuskizuna

Udazkenean oinarritutako ikuskizun zoragarria eskaini  dute  ikastolako artista txiki-handiek. Ez da haizerik, urik, hostorik, ez eta kolore aldaketarik falta izan.







2018(e)ko abenduaren 4(a), asteartea

Euskarak merezi duelako

Ikastola jai giroan dugu azken egunotan euskararen eguna ospatuz. Zelan? Euskara ahoan , jolasean, haserrean, txisteetan zein dantzan gabiltzanean erabiliz. Aspaldi abestutakoa
da: jalgi hadi kanpora, plazara, mundu guzira! Aire aire!















2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

Txangoa Euskadiko laguntza txakurren taldea

Udazkeneko egun zoragarri honetan Euskadiko laguntza txakurren taldeak egiten duen lana ezagutzeko aukera izan dugu. Errespetuzko harremanak, talde lana eta kooperazioan oinarritutako  erakustaldi zoragarria egin digute.